2009/04/23
AFRIKA 2
Hiru lagun Afrikan bizitzera geratu ziren eta oso ongi aprobetxatu zuten beraien denbora.Lehenengoak errinozero zuriari buruzko ikerketak egiten eman zuen bere bizitza eta dirua irabazi zuen lan horrekin.Bigarrenak berdin, baina errinozero beltzarekin; eta hirugarrena safari baten gidaria izan zen.Egun batean, beste lau lagunak berriro joan ziren Afrikara eta ezusteko bat eman zieten beste hiruei, zeren urteak pasa ziren elkar ikusi gabe, eta kontent jarri ziren.Orduan safari mota bat egin zuten eta bakoitzak zekien guztia kontatu zien lagunei. Oso ongi pasatzen ari ziren eta gauean afari edo festa txiki bat ospatu zuten zazpi lagunek, Afrikan zeudela ospatzeko.Festa, mugimendu arraro batek gelditu zuen eta zazpi lagunak geldi geratu ziren: bat-batean elefante ihesaldi bat sortu zen suarengatik, zeren elefanteei ez baitzaie sua gustatzen, eta lagunak korrika hasi ziren inoiz ez bezala. Azkenean, zuhaitz batera igo ziren eta salbu jarri ziren, baina elefanteak ez ziren joan; gau guztia noiz jaitsiko ziren itxaroten egon ziren. Azkenean elefanteek etsi egin zuten eta alde egin ziren eta zazpi lagunak salbu zeuden.Amaieran, Afrikara etorri ziren lau lagunek, beste hirurekin bizitzera gelditu ziren, eta oso pozik bizi izan ziren zazpiak betirako.
BARTZELONA
Bartzelonara joan nahi dut, Bartzelona futbol taldeko zale naizelako, eta bere kiroldegia ikusi nahi dut zeren Europako handiena eta munduko bigarren handiena baita.Ahal badut Bartzelonako jokalariren batekin argazkia aterako dut, ni berarekin, edo bestela, paper batetan edo argazki batetan bere sinadura lortuko dut.Baina hori ez da ezagutu nahi dudan gauza bakarra, Bartzelonako katedrala oso polita da eta izugarri altua eta nik ikusi nahi dut, nire gurasoekin eta anaiarekin. Ez naiz joango meza entzutera, bakarrik katedrala ikustera.Bartzelonako zoora ere joan nahi dut zeren animalia ugari daude eta niri animaliak asko gustatzen zaizkit.Bartzelonako hondartzara joan nahi dut ere baina beti bete-betea dago eta oso zaila da lekua lortzea.
Animatu eta joan zaitezte Bartzelonara, leku polita eta izugarria baita.
Animatu eta joan zaitezte Bartzelonara, leku polita eta izugarria baita.
SUTE HAUNDI BAT ENE BIHOTZEAN
ITURRALDE, Joxemari: "Sute handi bat ene bihotzean".LABURPENA: Risky mutil bat da eta egun batean bere lagunek festa batera eramaten dute eta dantzatzen hasten denean neska bat ezagutzen du.Harremana egiten dute eta egun batzuk geroago lagunak baino gehiago dira.Urte bat egon ziren elkarrekin eta orduan Riskyk, neska beste batekin harrapatu zuen.Azkenean banandu ziren. Depresio handi batean sartu zen eta ez zen etxetik atera hilabete batean.Azkenean biak harremanatu egin ziren eta Risky, bapatean, oso ongi jarri zen.IRITZIA: Liburua ez zait batere gustatu, zeren amodiozko istorioak ez zaizkit gustatzen. Oso txarra da liburu hau. Idazle ez zait gustatzen. Ez dizuet gomendatzen.
NORA NOA?
ITURRALDE, Joxemari: "Nora noa?".LABURPENA: Karlos mutiko bat da eta bere lagunei bere amets bat kontatzen die tabernan eta hasten da...Lokartu zenean azkar hasi zen ametsetan eta neska bat ezagutzen zuen. Lehiaketa batean bi pertsonentzako bidaia bat irabazi zuen eta norbaitekin joan nahi zuen eta orduan neskatoari eskatu zion. Neskatoak baietz esan zion eta orduan itsasontzia martxan jarri zen.Neskatoak eta Karlosek bainu bat hartu zuten itsasoan eta neska itsasontzira bueltatu zen eta Karlos itsasoan utzi zuen. Neskak Karlosen esku zorroarekin geratu zen eta Karlos, bitartean, itsasoan zegoen nora joan ez jakinik.Ordu batzuk geroago basamortu batean zegoen eta pertsona beltz batzuk bere inguruan. Karlos salbatu egin zuten eta Karlos beroarengatik esnatu zen eta izerditan zebilen.Horrela bukatu zen Karlosen ametsa eta, bukatu bezain laster, Karlos eta bere lagunak etxera bueltatu ziren.IRITZIA: Liburua ez da txarra, baina ez da ona ere. Ongi dago gazte batentzat edota haur batentzat. Oso luzea da baina interesgarria.Joxemari Iturralde idazlearen gustatzen zaidan lehenengo liburua da.Liburua gomendatzen dut.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)