2009/04/23
AFRIKA 2
Hiru lagun Afrikan bizitzera geratu ziren eta oso ongi aprobetxatu zuten beraien denbora.Lehenengoak errinozero zuriari buruzko ikerketak egiten eman zuen bere bizitza eta dirua irabazi zuen lan horrekin.Bigarrenak berdin, baina errinozero beltzarekin; eta hirugarrena safari baten gidaria izan zen.Egun batean, beste lau lagunak berriro joan ziren Afrikara eta ezusteko bat eman zieten beste hiruei, zeren urteak pasa ziren elkar ikusi gabe, eta kontent jarri ziren.Orduan safari mota bat egin zuten eta bakoitzak zekien guztia kontatu zien lagunei. Oso ongi pasatzen ari ziren eta gauean afari edo festa txiki bat ospatu zuten zazpi lagunek, Afrikan zeudela ospatzeko.Festa, mugimendu arraro batek gelditu zuen eta zazpi lagunak geldi geratu ziren: bat-batean elefante ihesaldi bat sortu zen suarengatik, zeren elefanteei ez baitzaie sua gustatzen, eta lagunak korrika hasi ziren inoiz ez bezala. Azkenean, zuhaitz batera igo ziren eta salbu jarri ziren, baina elefanteak ez ziren joan; gau guztia noiz jaitsiko ziren itxaroten egon ziren. Azkenean elefanteek etsi egin zuten eta alde egin ziren eta zazpi lagunak salbu zeuden.Amaieran, Afrikara etorri ziren lau lagunek, beste hirurekin bizitzera gelditu ziren, eta oso pozik bizi izan ziren zazpiak betirako.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario