2008/11/27

AFRIKA

Egun batean, zazpi ikasle, denak lagunak, abentura batera joan ziren: "Afrikara".Hegazkina hartu eta Afrikara iritsi ziren eta kanpin denda muntatu zuten.Gauean ikasle batek amets bat izan zuen, golf jokalaria zela eta oso ona zela.Orduan partidu bat jokatzen ari zen eta oso ongi zihoan. Beti aurretik zihoan eta azken zulora iritsi ziren. Gero lehoi bat agertu zen eta denak korrika hasi ziren eta jokalaria zapaldu egin zuten. Esnatu egin zen eta konturatu zen egia zela eta lehoia bere aurrean zegoela eta korrika hasi zen.
Lehoiak bere familia deitu zuen eta bost lehoi agertu ziren bat-batean.Zuhaitz asko zituen lekura iritsi ziren eta horraino jarraitu zituzten lehoiak.Sartu bezain laister sugeak, leopardoak, zomorroak, etab. agertu ziren. Ibai batera iritsi ziren eta krokodiloak zeuden. Krokodiloen gainetik pasatu ziren herri batera iritsi arte eta herritik helikoptero bat deitu zuten salbatzeko.Erreskatatu ondoren denak salbu iritsi ziren etxera eta oso kontent gelditu ziren bizirik iritsi zirelako.Handitu zirenean bost ikasle Afrikara joan ziren bizitzera zeren beldurra gainditu zuten eta oso ongi egokitu ziren Afrikako bizimodura.

No hay comentarios: