2008/11/22
PLANTARIN
Plantarin joko bat da eta nola jolasten den azalduko dut.Bi pertsonak jolasten dute joko honetara. Lurzoru bigunean jolasten da eta bi makila punta zorrotzarekin behar dira jolasteko.Jokalari batek makila botaz, lurrean sartzen du eta besteak ere lurrean sartu behar du baina saiatu behar da, sartzen denean, beste makila jotzen.Jotzen badu, bestearen makila hartuko du, bere makilaz beste jokalariaren makila kolpatu eta ahalik eta urrunen bota behar du. Beste jolakaria makila hartzera joaten den bitartean, lehenengoak hamar aldiz sartu behar du bere makila lurrean.Lurrean sartzen badu jokoa irabazi du eta, ez badu sartzen, berriro berdina egin behar da norbaitek hamar aldiz lurrean sartu arte.Lurrean sartzerakoan ez badiozu beste makilari ematen edo ukitzen, besteak makila hartuko du eta lurrean sartzerakoan zure makilari jotzen badio, berak berdina egin beharko du (makila hartu, bota eta hamar aldiz sartu lurrean). Horrela jokatzen da plantarinean.Oso joko dibertigarria eta entretenigarria da.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario