2009/06/15

Ostiralean oporrak!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Azkenean oporrak iritsiko dira eta ez dut uste ezersuspendituko dudanik zeren ikasi dut eta seguru nago gaindituko dudala.
Astelehenean Itzalera joangogara ibilaldia egitera eta seguru nago ongi pasatuko dugula eta Marianorekin borroka egingo dugula.

2009/06/08

EGUN BAT ESKOLAN

Egun batean gauza asko egiten ditugu eskolan, baina lehenengo gauza beti, iristea eta motxilak uztea da.Gero Iñaki etortzen da, beti pozik, bere motxilarekin eta mahai gainean uzten du. Lanak eskatzen ditu eta, norbaitek ez baditu ekarri, aurpegi arraro bat jartzen du eta beste gauza batera jartzen da.Gero, Joxerra sartzen da klasera, eta ni komunean nago eta minutu bat berandu iristen naiz. Gero Urbikainek barrea eragiten digu eta, bat-batean, listua botatzen dit eta Joxerramonek puntu bat gutxiago kendu dio amaierako notan.
Hirugarren orduan Gurenda sartzen da eta klaseko guztiak aulkiarekin atzeraka kulunkatzen gara broma bat egiteko... eta zutik jartzeko esaten digu. Barrezka hasten gara eta ez gara gelditzen klase guztian eta, azkenean, Gurenda nekatuta gelditzen da klase amaieran.Gero, berriro Iñakirekin eta gauza berdina... lehenengo lanak eskatu eta gero beste gauza batera. Batzutan Iñakik bloga zer moduz dihoan esaten du, baina ez denbora luzean.Azken klasea berriro ere Joxerrarekin eta, nekatuta gaudenez, ia ez diogu kasurik egiten gehienok eta gosez eta logurez gaude eta etxera joateko irrikaz.Kontatu dudan eguna Ostirala da. Egun guztietatik neketsuena zeren asteko azkena da eta eutsi behar diegu Iñakiri eta Joxerrari, bi klase bakoitzari.

RYSKIREN BIHURRIKERIAK (Joxemari Iturralde)

LABURPENA: Risky kanpaldiz joaten da eta autobusean gonbitoka hasten da mareatzen zelako. Orduan, bere ikaskideak barre asko egin zuten.
Kanpaldiaren lehenengo egunean Gomax eta Joxe Lorenzok apostua egin zuten ea nork egiten zituen bihurrikeri gehiago. Igerilekuan zeuden eta orduan nesken txanda heldu zenean denak garrasika hasi ziren kaka bat zegoelako uretan eta orduan irakasleak mutil guztiak deitu zituen ea nor izan zen ikusteko.
Hurrengo egunean film bat ikusiko zuten eta, orduan, hasi zenean puzker batzuk entzun ziren eta denak barrez hasi ziren eta ez zuten filma ikusi.
Horrelako bihurrikeriak egon ziren kanpaldian eta azkenean Gomax 6-Joxe Lorenzo 7, geratu ziren. Kanpalditik bueltan dena amari esan zion eta amak zigortu egin zion pagarik gabe ongi ez portatzeagatik.
IRITZIA: Liburu hau asko gustatu zait. Oso barregarria da eta oso interesgarria ere. Joxemari Iturralderen beste liburuak baino askoz hobea da eta gomendatzen dut, zeren liburu hau bezalakoa ez da errez aurkitzen.

PILOTARIA

Bazen behin, Nafarroako herri txiki batean, pilota asko gustatzen zitzaion mutiko bat eta orduan pilota eskola batera joan zen.Eskola horretan jende oso ona zegoen eta hasieran bera ez zegoen oso seguru ea ongi jokatu ahal zuen ala ez. Hilabete geroago onenetarikoa zen eta bere irakaslea oso pozik zegoen bere errendimenduarekin eta orduan bere lehenengo txapelketara apuntatu zuen.Debutatzen zuen frontoia txiki xamarra eta itsusia zen baina berari ez zitzaion batere axola zeren bera pilotean jokatzera joan zen eta munduko inork ez zion kenduko ilusio hori. Bera gorriz zihoan bere debutean buruz buruko neurketa batean. Hasieran, galtzen hasi zen oso urduri zegoelako baina geroago partiduan sartu zen eta tantoz-tanto 22ra arte iristea lortu eta partidua irabazi zuen 22-19.Partidu gogorra izan zen eta hortik Euskal Federaziora joan zen profesional bat izatera iritsi arte eta iritsi zenean denbora guztiko pilotaririk hoberenetarikoa izan zen eta txapela ugari eskuratu zituen.

ALUMINIOA

Aluminioa da birziklapen errentagarriena duen materiala; hori dela eta, industria- eta eraikuntza-sektoreetan aluminioa kasik bere osotasunean birziklatzen da. Alabaina, etxeko erabileretarako erabili ohi den aluminioaren birziklapena, ontzikiena edo aluminiozko paperarena, askoz ere murritzagoa da eta hori, neurri batean, hiritarrak horren garrantziaz jabetu ez direlako da.
Aluminioa munduan gehien erabiltzen den metala da burdinaren eta altzairuaren atzetik. Gure eguneroko bizitzan konta ezin ahala ontzikitan dugu, baita, aluminiozko paperean bertan ere; baina horretaz gain, itsasontzien, hegazkinen eta eraikinen egituretako atal ere bada. Lurrazaleko hirugarren elementu arruntena izan arren, bere egoera naturalean beste zenbait materialekin nahastuta egotean, horren ekoizpenak energia-kontsumo handia eskatzen du.
Alabaina, aluminioa birziklatzeko, haren hasierako ekoizpenerako erabiltzen den energiaren %6a baino ez da behar eta behin eta berriz erabil daiteke kalitatean inolako lermarik jasan gabe. Kontuan izan behar da zabortegira botatako aluminio tona bakoitzeko lau tona bauxita (aluminioa mineral horretatik ateratzen da) erauzi behar direla. Horregatik, hain zuzen, industrian eta eraikuntzan erabiltzen den aluminioaren kasik %100a birziklatzen da.
Ontzikiak birziklatzea
Baina janarien aluminiozko ontzikien birziklapen-kopurua askoz ere txikiagoa da. Izan ere, kasu horretan, aluminioa askoz ere atomizatuago egoten da eraikinetan eta ibilgailuetan erabiltzen diren masa handiekin alderatuz; beraz, biltzea eta bestelako hondakinetatik eraginkorki bereiztea askoz ere konplexuagoa izango da.
Kontsumitzaileek beren etxeetan egiten duten birziklatzeko ontzikien hasierako bereizketaren zenbatekoa hoberena izatetik oso urrun dago (horietako asko eta asko zabor organikoen edukiontzietara botatzen dira eta edukiontzi horietara botatako hondakinen %30a gaizki hautatuta egon ohi da) eta birziklapen-instalazioetan ondoren ematen zaion tratamenduak zailtasun teknikoak eragiten ditu; ondorioz, pasa den urtean, Espainian aluminiozko ontzikien %27a baino ez zen birziklatu, alegia, 14.000 tona baino zerbait gehiago.
Ontzikien birziklapen-prozesuak gaikako bilketa eta, ondoren, sailkatzeko instalazio batera eramatea eskatzen du. Han, beste materialetatik bereiztuko da Foucault-en bereizgailua gisa ezagutzen denarekin; alegia, eremu magnetiko kontrajarriak erabiltzen dira material hori besteengandik bereizteko. Ondoren, birrindu, garbitu eta urtuko den labe batean sartzen da; eta, hortik, berrerabilia izateko prest aterako da.
Baina sistema hori alferrikakoa da lehenengo eta oinarrizko urratsa hiritarrek eman ezean, hau da, lata hutsak eta beste ontziki batzuk edukiontzietara botatzea edota erabilgarri dauden bilketa-guneetara eramatea. Horren adibideetako bat “Catalunya Platja Neta” litzateke, Kataluniako hondartzetan udaero gauzatzen dena edukiontzi trinkotzaileen bitartez –2.000 unitaterentzako edukiera dutenak– edari-latak (horietako gehienak aluminiozkoak izaten dira) berreskuratzeko. Sistema horren bidez, urtean, gutxi gorabehera, milioi bat lata berreskuratzen dira eta 30 udal baino gehiagoren lankidetza du, horien artean, Bartzelona, Tarragona, Banyoles, Sitges edo Castelldefels hirietakoak

JON ARRETXE

Jon Arretxe (Basauri, Bizkaia, 1963ko ekainaren 6a ) euskal idazlea da. Bere herrian lehen ikasketak egin zituen eta unibertsitatean matrikulatu zen Deustuko Filologia Fakultatean. Lizentzia lortu eta baita doktore gradua ere Basauriko euskara tesiari esker, non Basauriko azken belaunaldi euskaldun zaharraren euskara idatzia batu baitzuen. Gero gorputz hezkuntzako ikasketak ere egin zituen eta unibertsitatean irakasle ibili zen. Kirola egitea eta bidaiak egitea gustatzen zaio. Arbizun bizi da.

Liburuak:
· Larunbatak(2001, Elkarrekin)
· Tubabu (1994, Elkar)
· Tuparen seme alabak (1997, Elkar)
· Ekialdeko mamuak (2002, Elkar)
· Griot (2004, Elkar)
· Oroituz (1998, Elkarrekin)
· Ostegunak (1997, Elkarrekin)
· Ostiralak (1999, Elkarrekin)
· Zazpi kolore (2000, Elkarrekin)
· Sustrai Beltzak (2006, Elea)
GALDERAK:
1. Ongi pasatu ahal zenuen Burkina Fason?
2. Liburuan aipatzen duzun futbol partidua gustatu zitzaizun?
3. Harreman hona izan zenuen Burkina Fasoko jendearekin?
4. Gustatu zitzaizun Burkina Faso?
5. Zenbat urte daramazu idazten?
6. Zenbat liburu egin dituzu?
7. Ze liburu mota gustatzen zaizkizu?
8. Zein da zuri gehien gustatzen zaizun idazlea?
GRIOT
LBURPENA:
Cisse: Gida turistikoa da. Ekialde Hurbileko meskitak ikusten ibili dira. Cisse ostatu txikia eraiki nahi du. Asoren anaia da. Sadou: Jamaikara joan nahi du. Bere lengusinarengana joaten da eta berarekin ea berarekin joan nahi duen eskatzeko. Asoren etxera joaten da aldatzera. Aso: ONG bateko 4x4 gidaria da. Gauean ateratzea gustatzen zaio. Hogeita hamaika urte. Beste neska batzuekin egotea gustatzen zaio ezkonduta egon arren. Yezouma: Lan hona du eta emaztea izan zuen bi seme-alabekin baina lehen zeukan lana galdu zuen eta emaztea utzi egiten dio. Lan honekin emaztea bueltatzea eskatu zion eta bera ezetz esan zion. Nicolaren lokalean futbola ikusi dute eta Burkina Faso 0-0 Senegal geratu dira. Pita: Espainiara sartu zen kamioi bati esker zeren Donostiaraino iritsi zen baina han lapurtu izan behar zuen eta polizia bere herrialdera bueltarazi zuen. Orain oso triste dago. Axel: Burkina Fason gehienak dira animistak. Hotel bat eraiki nahi du Uagaduguren ingurunean zeren erdialdean jende asko eta zarata asko dago. Ama gaztea: Adamaren ostatua Sindu herriaren goialdean dago eta futbol partida bat ikustera joaten zenean han gelditu da pixka batean. Txantxak egin dituzte eta emakume gaztea haserre zegoela zirudien baina bere ama lasai egoteko esan dio. Drissa: Drissa kontatu dio aurreko egunean lapur bat joan zela eta han heriotza egiten dietela. Makilekin jo diote baina ez zen hiltzen eta orduan biluzik jarri zuten eta zakila moztu zioten babesaren eraztuna zeukalako eta orduan hil egin zen. Griot Handia: Issoufen aita CFA batzuk eskatu dio eta bera mila CFA eman dizkio. Issouf esan zion ez ziola eman behar parrandan gastatuko zituelako. Iluntzean Europara bueltatzeko unea iritzi zen eta horrela bukatu zen dena.
IRITZIA:Liburua ez zait asko gustatu zeren ia-ia dena deskribapenak dira eta hori ez da oso interesgarria baina gauza batzuk politak dira. Orokorrean liburua hona da eta idazleari zorionak esan nahi diot nire partez zeren gauza on bat egin du jendearentzako eta gero guri kontatzeko bere abenturak. Liburu hua gomendatzen dut dudarik gabe