Egun batean gauza asko egiten ditugu eskolan, baina lehenengo gauza beti, iristea eta motxilak uztea da.Gero Iñaki etortzen da, beti pozik, bere motxilarekin eta mahai gainean uzten du. Lanak eskatzen ditu eta, norbaitek ez baditu ekarri, aurpegi arraro bat jartzen du eta beste gauza batera jartzen da.Gero, Joxerra sartzen da klasera, eta ni komunean nago eta minutu bat berandu iristen naiz. Gero Urbikainek barrea eragiten digu eta, bat-batean, listua botatzen dit eta Joxerramonek puntu bat gutxiago kendu dio amaierako notan.
Hirugarren orduan Gurenda sartzen da eta klaseko guztiak aulkiarekin atzeraka kulunkatzen gara broma bat egiteko... eta zutik jartzeko esaten digu. Barrezka hasten gara eta ez gara gelditzen klase guztian eta, azkenean, Gurenda nekatuta gelditzen da klase amaieran.Gero, berriro Iñakirekin eta gauza berdina... lehenengo lanak eskatu eta gero beste gauza batera. Batzutan Iñakik bloga zer moduz dihoan esaten du, baina ez denbora luzean.Azken klasea berriro ere Joxerrarekin eta, nekatuta gaudenez, ia ez diogu kasurik egiten gehienok eta gosez eta logurez gaude eta etxera joateko irrikaz.Kontatu dudan eguna Ostirala da. Egun guztietatik neketsuena zeren asteko azkena da eta eutsi behar diegu Iñakiri eta Joxerrari, bi klase bakoitzari.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario