2009/06/08
PILOTARIA
Bazen behin, Nafarroako herri txiki batean, pilota asko gustatzen zitzaion mutiko bat eta orduan pilota eskola batera joan zen.Eskola horretan jende oso ona zegoen eta hasieran bera ez zegoen oso seguru ea ongi jokatu ahal zuen ala ez. Hilabete geroago onenetarikoa zen eta bere irakaslea oso pozik zegoen bere errendimenduarekin eta orduan bere lehenengo txapelketara apuntatu zuen.Debutatzen zuen frontoia txiki xamarra eta itsusia zen baina berari ez zitzaion batere axola zeren bera pilotean jokatzera joan zen eta munduko inork ez zion kenduko ilusio hori. Bera gorriz zihoan bere debutean buruz buruko neurketa batean. Hasieran, galtzen hasi zen oso urduri zegoelako baina geroago partiduan sartu zen eta tantoz-tanto 22ra arte iristea lortu eta partidua irabazi zuen 22-19.Partidu gogorra izan zen eta hortik Euskal Federaziora joan zen profesional bat izatera iritsi arte eta iritsi zenean denbora guztiko pilotaririk hoberenetarikoa izan zen eta txapela ugari eskuratu zituen.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario