2010/12/17

Kaixo lagunak!!!

Urte bat pasata berriro nire blogean sartu naiz!!! jajajajajajaja
Zer moduz zaudete denok? jajaja

2009/06/15

Ostiralean oporrak!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Azkenean oporrak iritsiko dira eta ez dut uste ezersuspendituko dudanik zeren ikasi dut eta seguru nago gaindituko dudala.
Astelehenean Itzalera joangogara ibilaldia egitera eta seguru nago ongi pasatuko dugula eta Marianorekin borroka egingo dugula.

2009/06/08

EGUN BAT ESKOLAN

Egun batean gauza asko egiten ditugu eskolan, baina lehenengo gauza beti, iristea eta motxilak uztea da.Gero Iñaki etortzen da, beti pozik, bere motxilarekin eta mahai gainean uzten du. Lanak eskatzen ditu eta, norbaitek ez baditu ekarri, aurpegi arraro bat jartzen du eta beste gauza batera jartzen da.Gero, Joxerra sartzen da klasera, eta ni komunean nago eta minutu bat berandu iristen naiz. Gero Urbikainek barrea eragiten digu eta, bat-batean, listua botatzen dit eta Joxerramonek puntu bat gutxiago kendu dio amaierako notan.
Hirugarren orduan Gurenda sartzen da eta klaseko guztiak aulkiarekin atzeraka kulunkatzen gara broma bat egiteko... eta zutik jartzeko esaten digu. Barrezka hasten gara eta ez gara gelditzen klase guztian eta, azkenean, Gurenda nekatuta gelditzen da klase amaieran.Gero, berriro Iñakirekin eta gauza berdina... lehenengo lanak eskatu eta gero beste gauza batera. Batzutan Iñakik bloga zer moduz dihoan esaten du, baina ez denbora luzean.Azken klasea berriro ere Joxerrarekin eta, nekatuta gaudenez, ia ez diogu kasurik egiten gehienok eta gosez eta logurez gaude eta etxera joateko irrikaz.Kontatu dudan eguna Ostirala da. Egun guztietatik neketsuena zeren asteko azkena da eta eutsi behar diegu Iñakiri eta Joxerrari, bi klase bakoitzari.

RYSKIREN BIHURRIKERIAK (Joxemari Iturralde)

LABURPENA: Risky kanpaldiz joaten da eta autobusean gonbitoka hasten da mareatzen zelako. Orduan, bere ikaskideak barre asko egin zuten.
Kanpaldiaren lehenengo egunean Gomax eta Joxe Lorenzok apostua egin zuten ea nork egiten zituen bihurrikeri gehiago. Igerilekuan zeuden eta orduan nesken txanda heldu zenean denak garrasika hasi ziren kaka bat zegoelako uretan eta orduan irakasleak mutil guztiak deitu zituen ea nor izan zen ikusteko.
Hurrengo egunean film bat ikusiko zuten eta, orduan, hasi zenean puzker batzuk entzun ziren eta denak barrez hasi ziren eta ez zuten filma ikusi.
Horrelako bihurrikeriak egon ziren kanpaldian eta azkenean Gomax 6-Joxe Lorenzo 7, geratu ziren. Kanpalditik bueltan dena amari esan zion eta amak zigortu egin zion pagarik gabe ongi ez portatzeagatik.
IRITZIA: Liburu hau asko gustatu zait. Oso barregarria da eta oso interesgarria ere. Joxemari Iturralderen beste liburuak baino askoz hobea da eta gomendatzen dut, zeren liburu hau bezalakoa ez da errez aurkitzen.

PILOTARIA

Bazen behin, Nafarroako herri txiki batean, pilota asko gustatzen zitzaion mutiko bat eta orduan pilota eskola batera joan zen.Eskola horretan jende oso ona zegoen eta hasieran bera ez zegoen oso seguru ea ongi jokatu ahal zuen ala ez. Hilabete geroago onenetarikoa zen eta bere irakaslea oso pozik zegoen bere errendimenduarekin eta orduan bere lehenengo txapelketara apuntatu zuen.Debutatzen zuen frontoia txiki xamarra eta itsusia zen baina berari ez zitzaion batere axola zeren bera pilotean jokatzera joan zen eta munduko inork ez zion kenduko ilusio hori. Bera gorriz zihoan bere debutean buruz buruko neurketa batean. Hasieran, galtzen hasi zen oso urduri zegoelako baina geroago partiduan sartu zen eta tantoz-tanto 22ra arte iristea lortu eta partidua irabazi zuen 22-19.Partidu gogorra izan zen eta hortik Euskal Federaziora joan zen profesional bat izatera iritsi arte eta iritsi zenean denbora guztiko pilotaririk hoberenetarikoa izan zen eta txapela ugari eskuratu zituen.

ALUMINIOA

Aluminioa da birziklapen errentagarriena duen materiala; hori dela eta, industria- eta eraikuntza-sektoreetan aluminioa kasik bere osotasunean birziklatzen da. Alabaina, etxeko erabileretarako erabili ohi den aluminioaren birziklapena, ontzikiena edo aluminiozko paperarena, askoz ere murritzagoa da eta hori, neurri batean, hiritarrak horren garrantziaz jabetu ez direlako da.
Aluminioa munduan gehien erabiltzen den metala da burdinaren eta altzairuaren atzetik. Gure eguneroko bizitzan konta ezin ahala ontzikitan dugu, baita, aluminiozko paperean bertan ere; baina horretaz gain, itsasontzien, hegazkinen eta eraikinen egituretako atal ere bada. Lurrazaleko hirugarren elementu arruntena izan arren, bere egoera naturalean beste zenbait materialekin nahastuta egotean, horren ekoizpenak energia-kontsumo handia eskatzen du.
Alabaina, aluminioa birziklatzeko, haren hasierako ekoizpenerako erabiltzen den energiaren %6a baino ez da behar eta behin eta berriz erabil daiteke kalitatean inolako lermarik jasan gabe. Kontuan izan behar da zabortegira botatako aluminio tona bakoitzeko lau tona bauxita (aluminioa mineral horretatik ateratzen da) erauzi behar direla. Horregatik, hain zuzen, industrian eta eraikuntzan erabiltzen den aluminioaren kasik %100a birziklatzen da.
Ontzikiak birziklatzea
Baina janarien aluminiozko ontzikien birziklapen-kopurua askoz ere txikiagoa da. Izan ere, kasu horretan, aluminioa askoz ere atomizatuago egoten da eraikinetan eta ibilgailuetan erabiltzen diren masa handiekin alderatuz; beraz, biltzea eta bestelako hondakinetatik eraginkorki bereiztea askoz ere konplexuagoa izango da.
Kontsumitzaileek beren etxeetan egiten duten birziklatzeko ontzikien hasierako bereizketaren zenbatekoa hoberena izatetik oso urrun dago (horietako asko eta asko zabor organikoen edukiontzietara botatzen dira eta edukiontzi horietara botatako hondakinen %30a gaizki hautatuta egon ohi da) eta birziklapen-instalazioetan ondoren ematen zaion tratamenduak zailtasun teknikoak eragiten ditu; ondorioz, pasa den urtean, Espainian aluminiozko ontzikien %27a baino ez zen birziklatu, alegia, 14.000 tona baino zerbait gehiago.
Ontzikien birziklapen-prozesuak gaikako bilketa eta, ondoren, sailkatzeko instalazio batera eramatea eskatzen du. Han, beste materialetatik bereiztuko da Foucault-en bereizgailua gisa ezagutzen denarekin; alegia, eremu magnetiko kontrajarriak erabiltzen dira material hori besteengandik bereizteko. Ondoren, birrindu, garbitu eta urtuko den labe batean sartzen da; eta, hortik, berrerabilia izateko prest aterako da.
Baina sistema hori alferrikakoa da lehenengo eta oinarrizko urratsa hiritarrek eman ezean, hau da, lata hutsak eta beste ontziki batzuk edukiontzietara botatzea edota erabilgarri dauden bilketa-guneetara eramatea. Horren adibideetako bat “Catalunya Platja Neta” litzateke, Kataluniako hondartzetan udaero gauzatzen dena edukiontzi trinkotzaileen bitartez –2.000 unitaterentzako edukiera dutenak– edari-latak (horietako gehienak aluminiozkoak izaten dira) berreskuratzeko. Sistema horren bidez, urtean, gutxi gorabehera, milioi bat lata berreskuratzen dira eta 30 udal baino gehiagoren lankidetza du, horien artean, Bartzelona, Tarragona, Banyoles, Sitges edo Castelldefels hirietakoak

JON ARRETXE

Jon Arretxe (Basauri, Bizkaia, 1963ko ekainaren 6a ) euskal idazlea da. Bere herrian lehen ikasketak egin zituen eta unibertsitatean matrikulatu zen Deustuko Filologia Fakultatean. Lizentzia lortu eta baita doktore gradua ere Basauriko euskara tesiari esker, non Basauriko azken belaunaldi euskaldun zaharraren euskara idatzia batu baitzuen. Gero gorputz hezkuntzako ikasketak ere egin zituen eta unibertsitatean irakasle ibili zen. Kirola egitea eta bidaiak egitea gustatzen zaio. Arbizun bizi da.

Liburuak:
· Larunbatak(2001, Elkarrekin)
· Tubabu (1994, Elkar)
· Tuparen seme alabak (1997, Elkar)
· Ekialdeko mamuak (2002, Elkar)
· Griot (2004, Elkar)
· Oroituz (1998, Elkarrekin)
· Ostegunak (1997, Elkarrekin)
· Ostiralak (1999, Elkarrekin)
· Zazpi kolore (2000, Elkarrekin)
· Sustrai Beltzak (2006, Elea)
GALDERAK:
1. Ongi pasatu ahal zenuen Burkina Fason?
2. Liburuan aipatzen duzun futbol partidua gustatu zitzaizun?
3. Harreman hona izan zenuen Burkina Fasoko jendearekin?
4. Gustatu zitzaizun Burkina Faso?
5. Zenbat urte daramazu idazten?
6. Zenbat liburu egin dituzu?
7. Ze liburu mota gustatzen zaizkizu?
8. Zein da zuri gehien gustatzen zaizun idazlea?
GRIOT
LBURPENA:
Cisse: Gida turistikoa da. Ekialde Hurbileko meskitak ikusten ibili dira. Cisse ostatu txikia eraiki nahi du. Asoren anaia da. Sadou: Jamaikara joan nahi du. Bere lengusinarengana joaten da eta berarekin ea berarekin joan nahi duen eskatzeko. Asoren etxera joaten da aldatzera. Aso: ONG bateko 4x4 gidaria da. Gauean ateratzea gustatzen zaio. Hogeita hamaika urte. Beste neska batzuekin egotea gustatzen zaio ezkonduta egon arren. Yezouma: Lan hona du eta emaztea izan zuen bi seme-alabekin baina lehen zeukan lana galdu zuen eta emaztea utzi egiten dio. Lan honekin emaztea bueltatzea eskatu zion eta bera ezetz esan zion. Nicolaren lokalean futbola ikusi dute eta Burkina Faso 0-0 Senegal geratu dira. Pita: Espainiara sartu zen kamioi bati esker zeren Donostiaraino iritsi zen baina han lapurtu izan behar zuen eta polizia bere herrialdera bueltarazi zuen. Orain oso triste dago. Axel: Burkina Fason gehienak dira animistak. Hotel bat eraiki nahi du Uagaduguren ingurunean zeren erdialdean jende asko eta zarata asko dago. Ama gaztea: Adamaren ostatua Sindu herriaren goialdean dago eta futbol partida bat ikustera joaten zenean han gelditu da pixka batean. Txantxak egin dituzte eta emakume gaztea haserre zegoela zirudien baina bere ama lasai egoteko esan dio. Drissa: Drissa kontatu dio aurreko egunean lapur bat joan zela eta han heriotza egiten dietela. Makilekin jo diote baina ez zen hiltzen eta orduan biluzik jarri zuten eta zakila moztu zioten babesaren eraztuna zeukalako eta orduan hil egin zen. Griot Handia: Issoufen aita CFA batzuk eskatu dio eta bera mila CFA eman dizkio. Issouf esan zion ez ziola eman behar parrandan gastatuko zituelako. Iluntzean Europara bueltatzeko unea iritzi zen eta horrela bukatu zen dena.
IRITZIA:Liburua ez zait asko gustatu zeren ia-ia dena deskribapenak dira eta hori ez da oso interesgarria baina gauza batzuk politak dira. Orokorrean liburua hona da eta idazleari zorionak esan nahi diot nire partez zeren gauza on bat egin du jendearentzako eta gero guri kontatzeko bere abenturak. Liburu hua gomendatzen dut dudarik gabe

2009/04/23

AFRIKA 2

Hiru lagun Afrikan bizitzera geratu ziren eta oso ongi aprobetxatu zuten beraien denbora.Lehenengoak errinozero zuriari buruzko ikerketak egiten eman zuen bere bizitza eta dirua irabazi zuen lan horrekin.Bigarrenak berdin, baina errinozero beltzarekin; eta hirugarrena safari baten gidaria izan zen.Egun batean, beste lau lagunak berriro joan ziren Afrikara eta ezusteko bat eman zieten beste hiruei, zeren urteak pasa ziren elkar ikusi gabe, eta kontent jarri ziren.Orduan safari mota bat egin zuten eta bakoitzak zekien guztia kontatu zien lagunei. Oso ongi pasatzen ari ziren eta gauean afari edo festa txiki bat ospatu zuten zazpi lagunek, Afrikan zeudela ospatzeko.Festa, mugimendu arraro batek gelditu zuen eta zazpi lagunak geldi geratu ziren: bat-batean elefante ihesaldi bat sortu zen suarengatik, zeren elefanteei ez baitzaie sua gustatzen, eta lagunak korrika hasi ziren inoiz ez bezala. Azkenean, zuhaitz batera igo ziren eta salbu jarri ziren, baina elefanteak ez ziren joan; gau guztia noiz jaitsiko ziren itxaroten egon ziren. Azkenean elefanteek etsi egin zuten eta alde egin ziren eta zazpi lagunak salbu zeuden.Amaieran, Afrikara etorri ziren lau lagunek, beste hirurekin bizitzera gelditu ziren, eta oso pozik bizi izan ziren zazpiak betirako.

BARTZELONA

Bartzelonara joan nahi dut, Bartzelona futbol taldeko zale naizelako, eta bere kiroldegia ikusi nahi dut zeren Europako handiena eta munduko bigarren handiena baita.Ahal badut Bartzelonako jokalariren batekin argazkia aterako dut, ni berarekin, edo bestela, paper batetan edo argazki batetan bere sinadura lortuko dut.Baina hori ez da ezagutu nahi dudan gauza bakarra, Bartzelonako katedrala oso polita da eta izugarri altua eta nik ikusi nahi dut, nire gurasoekin eta anaiarekin. Ez naiz joango meza entzutera, bakarrik katedrala ikustera.Bartzelonako zoora ere joan nahi dut zeren animalia ugari daude eta niri animaliak asko gustatzen zaizkit.Bartzelonako hondartzara joan nahi dut ere baina beti bete-betea dago eta oso zaila da lekua lortzea.
Animatu eta joan zaitezte Bartzelonara, leku polita eta izugarria baita.

SUTE HAUNDI BAT ENE BIHOTZEAN

ITURRALDE, Joxemari: "Sute handi bat ene bihotzean".LABURPENA: Risky mutil bat da eta egun batean bere lagunek festa batera eramaten dute eta dantzatzen hasten denean neska bat ezagutzen du.Harremana egiten dute eta egun batzuk geroago lagunak baino gehiago dira.Urte bat egon ziren elkarrekin eta orduan Riskyk, neska beste batekin harrapatu zuen.Azkenean banandu ziren. Depresio handi batean sartu zen eta ez zen etxetik atera hilabete batean.Azkenean biak harremanatu egin ziren eta Risky, bapatean, oso ongi jarri zen.IRITZIA: Liburua ez zait batere gustatu, zeren amodiozko istorioak ez zaizkit gustatzen. Oso txarra da liburu hau. Idazle ez zait gustatzen. Ez dizuet gomendatzen.

NORA NOA?

ITURRALDE, Joxemari: "Nora noa?".LABURPENA: Karlos mutiko bat da eta bere lagunei bere amets bat kontatzen die tabernan eta hasten da...Lokartu zenean azkar hasi zen ametsetan eta neska bat ezagutzen zuen. Lehiaketa batean bi pertsonentzako bidaia bat irabazi zuen eta norbaitekin joan nahi zuen eta orduan neskatoari eskatu zion. Neskatoak baietz esan zion eta orduan itsasontzia martxan jarri zen.Neskatoak eta Karlosek bainu bat hartu zuten itsasoan eta neska itsasontzira bueltatu zen eta Karlos itsasoan utzi zuen. Neskak Karlosen esku zorroarekin geratu zen eta Karlos, bitartean, itsasoan zegoen nora joan ez jakinik.Ordu batzuk geroago basamortu batean zegoen eta pertsona beltz batzuk bere inguruan. Karlos salbatu egin zuten eta Karlos beroarengatik esnatu zen eta izerditan zebilen.Horrela bukatu zen Karlosen ametsa eta, bukatu bezain laster, Karlos eta bere lagunak etxera bueltatu ziren.IRITZIA: Liburua ez da txarra, baina ez da ona ere. Ongi dago gazte batentzat edota haur batentzat. Oso luzea da baina interesgarria.Joxemari Iturralde idazlearen gustatzen zaidan lehenengo liburua da.Liburua gomendatzen dut.

2009/03/17

BARKATU

Azkenean sartu naiz blogera denbora asko ondoren.
Barkatu denbora honetan ezer idazteagatik.
Gora 1.2.d

2008/12/03

GAUR ZINERA NOA

Gaur High school musikal ikusi dut eta oso polita da.

Maddi arrazoia zenuen!!!!!!!!!!!!!!!! Autobus ako zeuden jeje

ELURRA AZKENEAN

Elurra egin du gaur gauena eta beste egunetan eta oso konten nago zeren Maddiri eta Maiderri bolak bota genien eta denak eman genituen.

2008/11/27

ZIKOINEN KABIAN SARTUKO NAIZ ( Joxe Mari Iturralde)

LABURPENA:
Liburua nahiko luzea da eta orduan atal bat laburtuko dut. ZE ONDO AITATXO GAIXO BADAGO atala laburtuko dut.
Riskyri asko gustatzen zitzaion bere aitatxo gaixotzea zeren gorri-gorri jartzen zen eta bere besaulkian telebista ikusten egoten zen mugitu egin gabe eta ezer egin ezinik. Errieta ez zion botatzen zeren Risky bere logelan zegoen eta ez zion entzuten.
Aita gaixo zegoenean Risky baliatzen zen hizkuntzak ikasteko. Lau hizkuntza zekien; Euskara, Gaztelania, Ingelera eta Frantsesa.
Ingelera gutxi zekien baina Frantsesa eta Gaztelania gehiegi zekien bere mailarako. Orduan apustu bat egin zuen Currorekin. Curro bere lagun maitea zen. Ea nork esaten zuen hitz gehiago Frantsesez.
Risky irabazi zuen baina eskolan zeuden eta beraien irakaslea harrapatu zien eta zigorra jarri zien biei errekreorik gabe.
Hurrengo arratsaldean Ingeleseko lehiaketa bat egon zen parkean Martolo eta Riskyren artekoa eta ere Risky irabazi zuen zeren Martolo zutik lo geratu zen eta deskalifikatu egin zuen Risky.
Hori pasatzen zen aita gaixorik egoten den egun batean eta Risky ba zekien aita ohean egoten de bitartean, negua izango zela.
IRITZIA:
Liburua ez zait gustatu. Joxemari Iturralderen liburuak niretzat ez dira onak. Ez nago kontent aukeratu dudan idazlearekin zeren beraren liburuak ez ditut ulertzen eta gainera ez zait gustatzen kontatzen dituen istorioak.
Beraren hiru liburu irakurri ditut eta ez zaizkit batera gustatu. Laugarrena irakurtzen ari naiz eta liburu ori nahiko polita da baina ni uste dut besteak bezala gertatuko dela, hasiera polita baina bukaera itsusia.

AFRIKA

Egun batean, zazpi ikasle, denak lagunak, abentura batera joan ziren: "Afrikara".Hegazkina hartu eta Afrikara iritsi ziren eta kanpin denda muntatu zuten.Gauean ikasle batek amets bat izan zuen, golf jokalaria zela eta oso ona zela.Orduan partidu bat jokatzen ari zen eta oso ongi zihoan. Beti aurretik zihoan eta azken zulora iritsi ziren. Gero lehoi bat agertu zen eta denak korrika hasi ziren eta jokalaria zapaldu egin zuten. Esnatu egin zen eta konturatu zen egia zela eta lehoia bere aurrean zegoela eta korrika hasi zen.
Lehoiak bere familia deitu zuen eta bost lehoi agertu ziren bat-batean.Zuhaitz asko zituen lekura iritsi ziren eta horraino jarraitu zituzten lehoiak.Sartu bezain laister sugeak, leopardoak, zomorroak, etab. agertu ziren. Ibai batera iritsi ziren eta krokodiloak zeuden. Krokodiloen gainetik pasatu ziren herri batera iritsi arte eta herritik helikoptero bat deitu zuten salbatzeko.Erreskatatu ondoren denak salbu iritsi ziren etxera eta oso kontent gelditu ziren bizirik iritsi zirelako.Handitu zirenean bost ikasle Afrikara joan ziren bizitzera zeren beldurra gainditu zuten eta oso ongi egokitu ziren Afrikako bizimodura.

2008/11/22

BIHAR NIRE URTEBETETZEA

Bihar nire urtebetetzea da eta oso konten nago zeren Iñaki Ertze opari eder emango didala esan zidalako jejeje.
Bueno Iñaki "lo prometido es deuda"

LONDRESEN NAGO AITONAREKIN (Joxe Mari Iturralde)

LABURPENA:
Liburua oso luzea da laburtzeko eta orduan kapitulu bat laburtuko dut. " Askotxo edaten da Londreseko tabernetan" kapitulua laburtuko dut.
Mutiko batek itsasontzian joaten zen bere aitonarekin Londresera oporrak pasatzera eta itsasontzian zeundela beti mutikoa gonbitoka ari zen mareatzen zelako.
Iritsi bezain laster hotelera joan ziren gauzak uztera eta gero Londresetik buelta bat ematera eta orduan taberna batean gelditu ginen.
Gurekin talde bat zegoen eta lagun egin ginen; ondoren aitonak edaten hasi zen eta azkenean mozkortu egin zen.
Parkera joan ginen eta aitona eserita zegoen emakume bati tontakeriak esaten hasi zitzaion eta mutikoa azkenean banandu izan behar zituen.
Azkenean hotelera iritsi ziren eta aitonak loak hartu zuen ohera bota zenean baina mutikoa telebista ikusten geratu zen eta bera ere loak hartu zuen segituan.
IRITZIA:
Liburua ez zait asko gustatu zeren ez dira pasatzen gauza interesgarriak eta pertsonaiak ez zaizkit asko gustatu.
Oso aspergarria da eta ez da entretenigarria, bakarrik gustatu zait laburtu dudan kapitulua zeren or gauza interesgarria eta entretenigarria gertatu da, aitona mozkortu dela eta neska batekin ligatzen zaitu dela.

PLANTARIN

Plantarin joko bat da eta nola jolasten den azalduko dut.Bi pertsonak jolasten dute joko honetara. Lurzoru bigunean jolasten da eta bi makila punta zorrotzarekin behar dira jolasteko.Jokalari batek makila botaz, lurrean sartzen du eta besteak ere lurrean sartu behar du baina saiatu behar da, sartzen denean, beste makila jotzen.Jotzen badu, bestearen makila hartuko du, bere makilaz beste jokalariaren makila kolpatu eta ahalik eta urrunen bota behar du. Beste jolakaria makila hartzera joaten den bitartean, lehenengoak hamar aldiz sartu behar du bere makila lurrean.Lurrean sartzen badu jokoa irabazi du eta, ez badu sartzen, berriro berdina egin behar da norbaitek hamar aldiz lurrean sartu arte.Lurrean sartzerakoan ez badiozu beste makilari ematen edo ukitzen, besteak makila hartuko du eta lurrean sartzerakoan zure makilari jotzen badio, berak berdina egin beharko du (makila hartu, bota eta hamar aldiz sartu lurrean). Horrela jokatzen da plantarinean.Oso joko dibertigarria eta entretenigarria da.

ESKARMENTU

Bazen behin, txakur bat beti besteak izorratzen zegoena. Txakur horrek egun batean eskarmentu bat hartuko zuen, zeren izorratzen zituen txakurrek plan bat aukeratu zuten: parkearen aurretik pasatuko zenean, denak beraren atzetik lasterka joatea, eta ikaratzea.Hurrengo eguna iritsi zen eta txakurra parkearen aurretik pasatu zen eta, halakoan, ez zen inor agertu zeren ahaztu egin baitzitzaien zer egin behar zuten.

ZARAITZUKO ARTZAINTZA IBILTARIA

Zaraitzun beti izan da tradizioa, negua hastera doanean, artzain asko (lehen gehiago joaten ziren baino denborarekin galtzen joan da) bardeetara joatea negua han pasatzera haien artaldeekin.
Hara joaten ziren tenperaturak goxoagoak direlako eta elikagai onak daudelako. Baina bizitza han oso gogorra zen, ez zeukaten etxe onak eta txabola batzuetan (kondizio txarretan) bizi ziren. Ez zeukaten kalefakziorik, ez egunkariak, ez ur beroa ez ezer.
Orain jada ondoko herrietan (Figarol, Zarragaztelu,…) bizi dira, eta kondizio nahiko onetan daude.
Hara joaten diren artalde gehienak Zaraitzutik eta Erronkaritik joaten ziren.
Lehen artzaiak beren ardiekin egoten ziren bardeetan bakarrik sartzeko egunean, baino gaur egun askoz jende gehiago joaten da eta jada festa bat bihurtu da egun hori eta artaldeak sartu eta gero ogi apurrak, ardoa eta txistorra ematen dute.
Zaraitzutik oraindik artalde batzuk joaten Otsagitik, Jose Antonio Ballent adibidez.
Lehen artalde gehiago joaten ziren adibidez, nire aitona (aitaren aita), Sardoi-eko Jose Antonio, eta askoz gehiago.
Asko han negu guztia pasatzen zutenez, emaztea askok han zuten (han ezkonduak), eta horregatik, han dauden abizen asko, hemengoak dira, haien arbasoren bat hemengoak zirelako.
Hauek dira egiten ziren etapak: 1.- Aboditik abiatzen ziren eta Erremendiara iristen ziren. 2.-Erremendiatik abiatzen ziren eta Eparotzera iristen ziren. 3.- Eparotzetik abiatu eta Ilumberrira iristen ziren. 4.- Ilumberritik abiatzen ziren eta Casedara iristen ziren. 5. Casedatik abiatzen ziren eta Zarragaztelura iristen ziren.
Buelta, ekainan egiten zutenez eta egunak luzeago zirenez, batzutan bueltatzea joatea baino egun bat gutxiago kostatzen ziren.
Ardiez gain, erebai, asto bat zeramaten janaria etab. eramateko eta ardien
artean joaten zen; ahari batzuk eskilekin denbora eramaten eta txakur bat edo bi artaldea kontrolatzeko.
Artzainak, hotza ez pasatzeko espaldero bat eramaten zuten jarrita eta buruan txapela bat.
Ez zeuden beti han: eguberrietan (gau bat), aste santuan, batzutan arropa bila,… etortzen ziren. Eta ere bai familia ikustera etortzen ziren askotan.

ORDENAGAILUA

Bazen behin, ordenagailua gustuko zuen mutiko bat eta beti lagunekin atera ordez ordenagailura joaten zen.
Horregatik, ez zituen lagunik eta bakarrik gelditzen zen beti errekreoetan edo jan eta gero dagoen jolasgaraian.
Beranduago, neska bat etorri zitzaion galdetzen zer egiten zuen lurrean etzanda bakarrik eta mutikoak esan zion ez zuela lagunik.
Orduan neskarekin harremana hartu zuen eta lagunak egin ziren. Laguna zuelako ez zuen utzi ordenagailura joateko gogoa eta azkenean neska lagundu zion ordenagailutik urruntzen.
Azkenean lortu zuen ordenagailutik urruntzea eta lagun gehiago egin zituen neskaren laguntzagatik.
Hazi egin ziren eta neska eta mutila ezkondu egin ziren bata bestearekin; hiru seme-alaba izan zituzten eta seme-alaba baten urtebetetzea iritsi zen eta oparia ordenagailu bat zen eta orduan…

2008/11/10

Joxe Mari Iturralde

Joxe Mari Iturralde Tolosan (Gipuzkoa) jaioa 1951an. Filologia Erromanikoa ikasi zuen Iruñean. Ingelesezko irakaslea, margolari abangoardista, Euskal Literaturaren katedratikoa, hainbat genero jorratu du haren idazle bizitzan, batez ere haur eta gazte literatura. Jon Kortazarren ustez, Pott Banda izandakoaren "gizon argia" izan zen Iturralde. "Jimu" ezizenaz ere ezaguna da.
Sariei dagokienez hauexek irabazi ditu: 1982an Bilboko "Ipuin Erregaitzak" lehiaketan 1. saria; 1983an Bilbao Hiria ipuin lehiaketan 1. saria; 1985an Kirikiño ipuin lehiaketan 1. saria; 1989an Bizkaiko Diputazioaren Nobela lehiaketan 1. saria; 1997an Kritikaren Sari Nazionala.



Zenbait liburu idatzi ditu haur eta gazte literaturari buruz nola:

· "Zikoinen kabian sartuko naiz" (Pamiela, 1986).
· "Londresen nago aitonarekin" (Erein, 1987).
· "Ijitoak dauzkat nire etxean" (Pamiela, 1988).
· "Bederatzi gutun t'erdi" (Erein, 1992).
· "Filipinetan bizi den idazlearen kontuak" (Pamiela, 1993).
· "Lehen amodioa Suedian" (Ibaizabal, 1998).
· "Kaliforniako neskak" (Ibaizabal, 2000).
· "Marmokiñe" (Elkar, 2000).
· "Risky eta bere lagunak" (Elkar, 2000).
· "Zak zikoina" (Elkar, 2000).

2008/11/05

LAISTER NIRE URTEBETETZEA

Laister nire urtebetetzea da eta seguru Iñakik opari eder bat egiten didala baietz!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

2008/11/03

ESKOLA

Lan asko ditugu eta azterketak ere atzean ez dira geratzen horregatik eskatu nahi dut azterketa gutxiago egitea eta festa gehiago izatea.
Hau estres bat da!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

2008/09/25

LANAK

Lan asko ditugu iadanik.
Irakasleak majoak dira eta oso konten nago horrekin zeren batzutan irakasleak ez dira oso majuak... jejejejejejejejejeje

Agur

2008/09/16

OPORRAK BUKATU DIRA

Oporrak bukatu dira eta berriro eskolan gaude irakasle berriekin.
Oso ongi pasatu dut uda horregatik ez dut idatzi.

BIHAR ARTE

2008/06/27

AZKENEAN OPORRETARA GOAZ

Azkenean oporrak dira eta oso ongi pasatzen ari gara.
Pixka bat atzeratuta nago blog-arekin baina saiatuko naiz egun guztietan idazten.
Bueno, oso ongi pasatzera lagunak!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!1

2008/06/20

GAUR OPORRAK HASTEN DIRA

Gaur ostirala da eta oporrak hasten dira.
Oso gustura gaude denok zeren gaur etxera joango gara eta ez gara bueltatuko inoiz gehiago eskolara. (iraila arte)
Bueno izatea denok uda oso hona eta oso ongi pasatzea.

2008/06/19

OPORRAK AZKENEAN

gaur oporrak hasten dira guretzat zeren bihar bakarrik jokuak daude eta oso ongi pasako dugu

LAISTER OPORRAK

Gaur osteguna da, bihar ostirala eta oporretata joango gara.
Ni Berbinzanara eta nire lagunak bere amen edo aiten herrietara.

AGURRA

KAIXO.
Gartxot naiz eta egunero saiatuko naiz blog-ean idazten, baina, egun bat baino gehiagotan seguru ez dudala idatziko.